EGITASMOA                    

  • Facebook
  • Instagram
  • Negro Twitter Icono

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak

INGURU MINGURU Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko EKOGUNE zerbitzuak bultzatutako proiektua da.

Uribe Kostako haurrek eta haien familiek ondo pasatzeko aukera eta, aldi berean, balio jasangarriak har ditzaten pentsatuta dago proiektu hau.

Irailetik abendura bitartean, bideo formatuko tailerrak izango dira ikusgai. Astero,
bideo-tailer berri bat igoko da, eta hurrengo 4 asteetan egongo da erabilgarri.

INGURU MINGURUren helburu nagusia umeei ingurumenarekiko errespetua erakustea da:

  • Baliabide naturalen erabilera egokia sustatzea.

  • Hondakinen arazoaz kontzientziatzea eta gutxiago sortzearen garrantziaz sentsibilizatzea.

  • Birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea, etab.